Presoak

Kontzentrazioa eta afaria, berrikuntza gisa

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 25a, 00:00

Hilabeteko azken ostirala dela eta, euskal preso eta iheslarien alde kontzentrazioa deitu dute 20:00etan, Joseba Barandiaran plazan. Horrekin batera, dinamika berri bat ere jarri da martxan: elkartasun afariak kontzentrazioen ondoren, Zipotza elkartean. Interesa dutenek lekua erreserbatu beharko dute, Zipotzan bertan edo astigarragakolagunak@gmail.com helbide elektronikora idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!