Aurten ere bat egin du Astigarragak, Euskaraldiarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 24a, 00:00
Euskaraldian izen eman duten Astigarragako entitateetako hainbat ordezkari.

Astigarragako 40 entitate eta elkartek eman dute izena, Euskaraldian.

Aurten ere, Euskaraldiko II edizioa izango da, eta Astigarragak berriro bat egin du ekimenarekin. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango da, 15 egunez. Eta aurtengoan ere, aipatu moduan, Astigarragak bat egin du. Gainera, «Ahobizi eta Belarriprest rolak jokatuko dituzten gizabanakoez gain, eta berrikuntza nagusi moduan, entitateek ere Euskaraldian izena emateko aukera dute, Ariguneak sortuz».  Arigune hauek, euskaraz hitz egiteko guneak izango dira. Eta entitateek, sortu eta izen emateko aukera daukate,  igandera arte.

Aurten Astigarragan Euskaraldirako izena eman duten hainbat talde eta elkarte daude, honakoak, hain zuzen: AEK, Ane Optika, Artoaene Harategia, Astigarraga Hortz Klinika, Astigarragako Guraso Elkartea, Astihortz Hortz Klinika, Caixabank, Coviran Ainhoa, Coviran Isabel, Edurne Mendizabal ileapaindegia, Eragiyok abesbatza, Ezpela belardenda. Gipuzkoako Sagardogileen ellkartea, Gnomos paperdenda, Ibai Lur jatetxea, Ikatza taberna, Ipintza sagardotegia, JTM Botika, Kitadelpare txaranga, Laboral Kutxa, Leizuri artisau izozkiak, Maieko ileapaindegia, Mapfre aseguruak, Merke Azoka,More Kolore ileapaindegia, Norberto Almandoz Musika Eskola, Pastain irudi zerbitzuak, Podologia Nerea Urdalleta, Sagardoetxea Museoa, Sagardun partzuergoa. Uriña Harategia, Xaguxar Astialdi taldea, Zapiain sagardotegia, Zipotza kultur elkartea, Zubitxo frutadenda, Ametsa Haur Eskola, Kiriketa Haurtzaindegia, Sagartxo Taberna, Eroski eta EH Bildu.

Oraindik garaiz daude parte hartu nahi duten erakunde eta elkarteak, igandean itxiko baita izen ematea. Bi bide daude: www.euskaraldia.eus atariaren bidez edo 550 991 980ra deituz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!