Lokal berria ezagutzeko zita gaur, Gaztelekuak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 18a, 00:00
Lokal berria izango du Gaztelekuak aurrerantzean, kultur etxe zaharrean.

Kultur etxe zaharrean egongo da Astigarragako Gaztelekua, aurrerantzean; eta toki berria ezagutzeko, pista-jolas bat proposatuko dute gaur, arratsaldeko 17:00etan elkartuta bertan.

Martxan jarriko da Astigarragako Gaztelekua, berriro ere, ikasturte honetan. Baina iraileko buelta hau, beste batzuetatik oso desberdina izango da, haienean.

Bi arrazoi izango dira tarteko, bereziki. Batetik, Koronabirusaren pandemiaren eragina. Horren ondorioz, kanpoko ekintzak antolatuko dituzte soilik, pre­bentzio neurrien artean kaleko ekintzak lehenestea eskatu die­telako.

Ikasturte hau desberdina iza­teko beste arrazoia, aldiz, poz­garriagoa da: azpiegitura berria izango du Gaztelekuak; lokal berria, alegia. Izan ere, kultur etxe zaharrera mugituko dute Gaztelekua, bigarren solairura.

Lokal berria ez dago prest oraindik, ordea; eta urriaren 3an egingo dute irekiera ofiziala. Bitartean, kalea erabili beharko dute beraien ekintzetarako.

Gaur bertan izango da aurrenekoa; hain justu, lokal berriarekin lotutakoa: pista-jolasa antolatu dute, nerabeei kokapen berria ezagutzera eman eta informatzeko asmoz. Horretarako, gaur arratsaldeko 17:00etan egin dute kedada, Astigarragako nerabe guztiekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!