Irteera gidatua egingo dute igande honetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 16a, 00:00

Santiomendi eta ekialdeko mugarriak ezagutzeko ibilbidea izango da, lau ordukoa. Interesa duenak aurretik eman behar du izena.

Santiomendi eta ekialdeko mugak deritzon irteera gidatua da igandekoa, eta lau orduko iraupena izango du. Murgia Jauregitik abiatuko dira, goizeko 09:30etan. Irteerara joatera animatzen denak izena eman behar du aurretik, donostialdea@behemendi.eus webgunean edo ondorengo telefono zenbakira deituta: 656 705 243. Goizeko 09:00etatik 15:00etara bitartean deitu daiteke.

Landaguneko eta gizartutako lurraldeak uztartzen diren ibilbidea da, eta paisaiaz gozatzeaz gain, mugarrien historia eta Done Jakue Bidea ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. «Mugarik gabeko bistez gozatzeko aukera izango duzu», animatu dituzte herritarrak, ekimenean parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!