Ikastaroak

Udalak herritarrak AEKn ikastera animatu ditu, aurtengo ikasturtean ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 16a, 00:00
Astigarragako AEKko zenbait irakasle eta Aintzane Barandiaran, euskera zinegotzia.

Autoikaskuntza eta aurrez aurreko eskolak eskainiko dituzte aurten AEKn, eta matrikula epea zabalik dago.

raila aurrera doa eta Udal Euskaltegiak eta AEK-ko euskaltegiak 2020-2021 ikasturtea hasteko prest daude. Aukera zabala dago Urumea bailarako zentro guztietan, eta izen-ematea zabalik dago bailarako euskaltegietan. Hernaniko Udal Euskaltegian eta AEKn izen-ematea zabalik dago iraila osoan, eta Astigarragan ere eman daiteke izena.
Astigarragako Udalak euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrak animatzen ditu AEK euskaltegian apunta daitezen; eta horren adierazgarri da, Aintzane Barandiaran euskera zinegotzia euskaltegira bertaratu izana udalaren babesa azaltzera.
Aurreko urteetako ildoari jarraituz, udalak diruz lagunduko ditu euskaltegian arituko diren Astigarragako herritarrak. Arazo ekonomiko larriak dituztenek eta agiri bidez justifika dezaketenek % 100 jasotzeko aukera izango dute, baita 12 urtera arteko haurrak dituzten gurasoek, langabezian daudenek eta merkatariak direnek ere.
Gainerako herritarrek, aldiz, matrikularen %75 jasoko dute ikasturte amaieran.

Izena emateko hainbat aukera
Informazio gehiago edo euskaltegian apuntatu nahi duenak kultur etxeko 2garren solairura gerturatu behar du. Edo bestela, 607 610 687 edo 688 746 639 telefonoetara deitu edo astigarraga@aek.eus helbidera idatzi dezake.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!