Kultur emanaldiak Astarben, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 11a, 00:00
Natali musika taldeko kideak.

Bi kontzertu eta kultur saio bat izango dira asteburu honetan Astarbe sagardotegian. Sarrerak aurretik eskuratu behar dira.

Aurtengo SagarKultur dinamikari amaiera emateko, azken ekitaldiak antolatu dituzte, Astarbe Sagardotegian. Orain artekoarekin jarraitzeko, larunbat gauean bi kontzertu izango dira eta igandean beste kultur saio bat egingo dute.

Larunbat gauean sagardote­gira joatera animatzen denak, menu goxo bat afaldu eta gero musikaz gozatzeko aukera izango du. Anai taldearen kontzertua izango da lehenengo eta ondoren, Natali musika taldea igoko da oholtza gainera. Eta asteburua ondo bukatzeko, igandean Txomin&Txistuman saioa izango da sagardotegian, bazkal ostean.

Emanaldietako sarrera eskuratu nahi duenak webgune honetan izango du erosteko aukera: www.astigarraga.eus.  Eta sagardotegiko menua eta kontzertua biak batean biltzen dituen sarrera, 943 55 1527 tele­fonora deituta eskuratu ahal izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!