ASTARBE SAGAROTEGIA

SagarKultur bukatzeko, bi emanaldi

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 10a, 00:00

SagarKultur dinamikari bukaera emateko, bi emanaldi antolatu dituzte asteburu honetan, Astarbe sagardotegian. Larunbatean, 22:30etan hasita, Anai taldearen kontzertua izango da aurrena, eta Natali taldearena ondoren. Eta igandean, 15:30etan, Txomin&Txistuman saioa izango da. Sarrerak astigarraga.eus webgunean eskuratu daitezke: helduek 6,45 euro, eta adin txikikoek 3,23 euro. 943 55 15 27 telefonora deituta, berriz, menuarekin batera erreserbatu daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!