EUSKERA

Matrikula epea zabalik, Astigarraga eta Hernaniko AEK euskaltegietan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 10a, 00:00

Euskaltegian bertan edo telefonoz egin daiteke, irailaren 25era arte; eta plaza mugatuak izango dira aurten, COVID-19a dela eta.

Matrikula epea zabaldu du Hernanialdeko AEKk, eta beraz, dagoeneko eman daiteke izena, hasi berri den ikasturterako, Astigarragako eta Hernaniko euskaltegietan. Irailaren 25era arte dago matrikula egiteko aukera, eta COVID-19a dela eta, plaza mugatuak izango dira aurten.
Matrikula egiteko, euskaltegietara jo daiteke, bai Astigarragan (Kale Nagusia 48), baita Hernanin ere (Larramendi kalea 11, behea), ondorengo egun eta ordutegietan: astelehen eta asteazkenetan, goizeko 09:00etatik 13:00etara; eta astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Telefonoa ere eman dute, informazioa eskatzeko, zalantzak argitzeko edo matrikula egiteko: 607 610 687 (Astigarraga), eta 607 592 864 (Hernani). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!