ERRIBERA KULTUR ETXEA

Bihar amaitzen da, Erribera kultur etxeko inaugurazio ekitaldian parte hartzeko postalak aurkezteko epea

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 7a, 00:00
Larunbat honetan, kultur etxe zaharra agurtuko dute astigartarrek, berriari ongi etorria emateko.

Asteburu honetan, Erriberaren inaugurazio ekitaldia egingo da. Gainera, honekin batera, postal lehiaketa jarri zuten abian eta bihar izango da postalak aurkezteko azken eguna. 

Larunbatean, Astigarragako Erribera kultur etxearen inaugurazioa egingo da. Eta horrekin batera, abian jarri zen postal lehiaketan parte hartzeko azken eguna bihar izango da. Egungo kultur etxea agurtzeko eta Erriberari ongietorria egiteko, postala bete, telefono zenbakia idatzi eta zozketan parte hartuko da. Postalaren atzealdean bi gogoeta idatzi daitezke, bi marrazki egin, edo bi sentsazio islatu «Agur kultur etxea esaldiari erantzunez bat, eta Kaixo Erribera esaldiari bestea». 


Gainera gogorarazi dute, larunbatean, kultur etxe zaharrari «agur» esateko aukera izango dutela herritarrek goizean, «hainbestetan erabili izan dituzuen txoko horiek azken aldiz ibiltzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!