EAJ-PNV

«EH Bilduren 3 zinegotzik EAJren 4 zinegotzik baino gehiago kobratzen dute»

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 6a, 00:00

EH Bilduren gobernu taldeak aurreko jeltzalearekin alderatuta % 15 gehiago irabazten du, nahiz eta bat gutxiago izan soldatapean.

EH Bilduk Astigarragan egindako kudeaketaren inguruko datuekin «kezkatuta» jarraitzen du EAJ-PNV taldeak. Soldatei dagokienez, alderdi jeltzaleak salatu du gaur egun EH Bilduko hiru zinegotzik EAJ-PNVko lau zinegotzik aurreko legegintzaldian baino gehiago irabazten dutela, zinegotzien soldatak: «91.858,87  euro eta 79.436,84 euro, hau da, %15 gehiago, nahiz eta pertsona bat gutxiago izan soldatan».


«Orain arte, gobernu-taldeko bi pertsona, alkatea eta idazkaria, ziren Udalaren soldata jasotzen zutenak. Hala ere, irailetik aurrera, alkateordeak, kultura, euskara eta jai arloetako arduradun izendatua, bai eta berdintasun eta partaidetza arloetako arduradun ere, aurrekoekin bat egin du arduraldi partzialeko erregimenarekin: 21.832,93 euro gordin kobratuko ditu urtean. Azken osoko bilkuran hartu zuten erabakia, EAJ-PNVren kontrako botoa jaso arren».


Alderdi jeltzaleari «kezkagarria iruditzen zaio soldatak %15 igotzea aurreko legealdiarekin alderatuta, are gehiago egungo krisi ekonomikoa kontuan hartuta, pandemiaren ondorioz. Gainera, EH Bilduren antolaketa eta aurreikuspen falta azpimarratu du; izan ere, alkatetza eskuratu eta urtebetera baino ez dira aldaketak egiten ari organigraman, eta, ondorioz, diru publiko gehiago ordaintzen dute soldatetan.
Hala ere, EH Bilduren xahuketa urrunetik datorrela salatu dute. Xabier Urdangarin alkateak aurreko alkate Zorione Etxezarragak baino % 76,55 gehiago jasoko zuela salatu zuten: 53.899,06 euro gordin urtean, 30.529,66 euroren aldean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!