Auzo konposta

Herritarrak auzo-konpostan parte hartzera animatzen ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 5a, 00:00

Hondakin organikoak kudeatzeko sisteman parte hartzeko deialdia luzatu du Udalak, auzo-konpostagailuetik gertu bizi diren herritarrentzat.

Auzo-konposta hondakin organikoak kudeatzeko sistema jasangarriena dela adierazi du Astigarragako Udalak. «Izan ere, gure etxeetan sortzen ditugun hondakinak auzoan bertan kudeatzea ahalbidetzen du, eta ongarri bezala erabili dezakegun konposta lortzen dugu emaitza bezala». 

Horregatik, herritarrak auzo-konpostan parte hartzera ani­matu ditu Udalak. Bereziki, auzo-konpostagailuetatik gertu bizi diren herritarrei zuzendu diete sistema honetan parte hartzeko deialdia. «Gure etxeko hondakin organikoak modu jasangarri batean auzoan bertan kudeatzeko sistema bat da auzo-konposta», azaldu dute. 

Parte hartzen duen familia bakoitzak auzo-konposta gune bateko giltza dauka, eta bertara, etxean sortzen dituen hondakin organiko guztiak botatzen ditu: fruta eta barazkiak, haragi eta arraina, landare hondakinak etab. «Gainera, hondakinen tasan hobari bat aplikatzen zaie familia parte-hartzaileei», adierazi du Udalak. 

Parte hartzeko bideak

Auzo-konpostan parte hartzeko interesa duenak ondoko bideetatik jarri daiteke harremanetan Udaletxearekin:, 900 102 838  te­lefono zenbakira deituta edo  hondakinak@astigarraga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!