Kultur etxeko postalak aurkezteko epea irailaren 8ra arte luzatu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 4a, 00:00

Irailaren 12an Erriberaren inaugurazio ekitaldia egingo da Kontxa Etxeberrian, ekimenekin.

Kultur etxeko inaugurazio ekitaldian parte-hartzeko postalak aurkezteko epea irailaren 8ra arte luzatu da.  Egungo kultur etxea agurtzeko eta Erriberari ongietorria egiteko postala bete, telefono zenbakia idatzi eta zozketan parte hartuko da, irailaren 8a baino lehen horretarako prestatutako lekuetan.

Inaugurazio egunean ekitaldi ugari egingo dira. Bisita gidatuak oso bereziak ere bai, izan ere, kultur etxeko txoko ezberdinetan herriko hainbat artistek zuzenean beraien sormenak eskainiko dituzte. Horretaz gain, herrian eta herritarrekin grabatutako dokumental bat proiektatuko da, eta instalazio artistiko bat egongo da ikusgai.

Bizi dugun egoerak aforoak mugatzera behartzen du. Hala, goizeko bisita gidatuan 90 pertsonek izango dute parte hartzeko aukera. Eta arratsaldekoan, beste 90. Eta badago sarrera lortzeko aukera ederra.

Postalaren atzealdean bi gogoeta idatzi behar dira, bi marrazki egitea, edo bi sentsazio islatzea: Agur kultur etxea esaldiari erantzunez bat, eta Kaixo Erribera esaldiari bestea.

Ez da  gehiegi hausnartu behar, ezta denbora gehiegi itxaron behar ere diote Udaletik. «Egin ezazue gaur bertan, oraintxe egin, eta animatu etxekoak. Izan daitezke oroimenak, izan daitezke sentimenduak, desioak, koloreak, hitzak edota marrazkiak. Berdin du zer edo nola, guztiek balioko dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!