Sagardoaren Lurraldea

Sagardoaren kultura eta hegaztiak hobeto ezagutzeko esperientzia eskaintzen dute

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 31a, 00:00

Etzi, asteazkenean, 'Birding Petritegi' ekoturismo jarduera eskainiko dute Petritegik eta Aranzadik, 12:30etatik aurrera, sagardotegi inguruan.

Astigarragako Petritegi sagardotegiak eta Donostiako Aranzadi Zientzi Elkarteak ekoturismo-jarduera bat eskaintzen du, gure baserriko inguru naturalean bizi diren txoriak eta saguzarrak ezagutzeko. Etzi, asteazkenean, egongo da aukera Petritegi sagardotegian bertan geratuta 12:30etatik aurrera.
Aranzadiko adituek sagastian laguntzen dute bisitaria hegaztiak hobeto ezagutzeko. Hegaztiak funtsezkoak dira Gipuzkoako labore enblematiko honen kontrol biologikorako (Biobox proiektua). Naturaren erdian esperientzia polita biziko duzu, espezieak beren kantuaren arabera identifikatuz; habia-kutxak eta saguzarren babeslekuak berrikusten dira. Baliteke zortea izatea eta ustekabekoren bat topatzea...  
Eta esperientzia biribiltzeko, Petritegin sagardotegiko menua dastatzeko aukera dago. 
Jardueraren iraupena ordubetekoa da eta janaria sagardotegian, gutxi gorabehera 2 ordu.

Erreserbak bihar arte
Gehieneko pertsona kopurua 10 lagun dira eta erreserbak 943 45 71 88 telefonoan edo visitas@petritegi.com webgunean egin daitezke. Aldez aurretik erreserbatu behar da, 24 ordu lehenago gutxienez. Beraz gaur eta bihar badago aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!