Pelota

Ekain Lizeaga Antiguoko torneoaren finalera sailkatu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 27a, 00:00
Ekain Lizeaga finalerdia jokatzen

Etzi jokatuko du finala Olaetxearekin batera eta Apezetxea goizuetarrak atzo ilunabarrean jokatu zuen beste finalerdia.

Ekain Lizeaga astigartarra Antiguoko Pilota Txapelketako finalera sailkatu da promesa mailan Olaetxea nafarrarekin batera. Bikote urdinak 22-15 menperatu zuen De la Fuente eta Prietok osatutako bikotea. Emaitza honekin etzi jokatuko diren finaletan egotea lortu dute. Hiru final jokatuko dira; neskak, promesak eta nagusia goizeko 11:00etan hasita. 

Atzo ilunabar aldean ezagutu zituzten aurkariak Lizeaga atzelariak eta Olaetxeak. Final horretan egoteko aukerak zituen Antton Apezetxea goizuetarrak. Fernandezekin batera, Unai Alberdi eta Santamariaren aurka lehiatzekoak  ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!