Astigarragako kiroldegian datorren astean hasiko dira ikastaroak eta izen emateko epea zabalik dago. Horretarako azken eguna bihar, abuztuaren 27a da. Hauek dira haur eta gazteentzat eskainiko diren ikastaroak: Jump fit kids, zumba kids, aireko gimnasia, ziklo indoor, bungee air fit.
Helduentzat eskainiko diren ikastaroak berriz ondorengoak dira: Aireko pilatesa, pilatesa, gimnasia 65+, hipopresiboak, zumba, strong, body weight, jump fit, ziklo indoor, TRX eta bungee air.
Prezioak aldatu egiten dira bazkide izan edo ez eta ordutegia zabala eta malgua da