COVID-19ak eragindako alarma egoerak Astigarragako merkatari eta ostalariei ekarritako kalte ekonomikoei aurre egiteko, deskontu-bonuen kanpaina jarri zuten martxan Astigarragako Udalak eta Astiko elkarteak. Online azoka da eta %20eko eta %15eko deskontu-bonuak daude eskuragarri, Udaleko webgunean. «Astigarragako merkataritza eta ostalaritzaren alde egiten baduzu, gure herriaren alde egiten duzu», adierazi dute.