Ergobiko jaiak asteburu honetan ziren ospatzekoak, baina aurten ez da festarik izango. Horren ordez, Ergobiko kultur eguna 2020 antolatu da gaur hiru ekitaldirekin.
Goizeko 11:00etan Apaxi ipuin kontalariak bere pasadizoak kontatuko dizkie bertaratzen diren gaztetxoei. Arratsaldean, 19:00etan, Bakean dagona bakean utzi!! antzezlana eskainiko da eta amaitzeko, 22:30etan piroteknika Valecearen eskutik su festak emango dio amaiera egun berezi honi.
Ikusi daitekeen bezala adin guztientzako hiru ekitaldi dira eta amaiera ezin entzutetsu eta ikusgarria antolatu da.
Oso garrantzitsua izango da, tokian tokiko segurtasun neurri eta antolatzaileen gomendioak jarraitzea (maskarillak, gel desinfektatzaileak, ziurtasun distantziak...).
Antolatutako hiru ekitaldiek aforo mugatuakin izango dira, Udalak eta Danak Bat Ergobiko Kultur Elkarteak elkarlanean antolatutako ekitaldi guztiak.
Festarik ez da izango aurten, baina datorren urtean antolatzea espero da. Gainera aurreko urteetako festak gogoratzeko eta memoria pixka bat egiteko une aproposa da. Berriz ere etorriko dira momentu onak.