San Roke eguna ospatu zuten igandean Santiomendin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 19a, 00:00

Txistulariek doinua jarri zioten San Roke egunari, Santiomendin.

Amabirjin egunarekin ospatzen dituzte urtero Santiomendiko festak, baina aurten ezberdina izan da. Izan ere, Koronabirusa dela eta ez dira ohi moduan ospatu. Hala ere, igandean San Roke eguna ospatu zuten ermitara gertutatu ziren guztiek, segurtasun neurri guztiak bermatuta. Urtero bezala, herritarrak Santiomendira bertaratu ziren, ohiturari jarraituz. Txistulariak ere bertan izan ziren, egunari doinua emanez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!