Kultur eguna

Ergobiko kultur eguna 2020 antolatu dute, eta adin guztiei zuzendutako egun osoko programazioa izango da

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 19a, 00:00

Egun osoko programazioa antolatu dute Ergobikoek, larunbat honetarako. Goizeko 11:00etatik hasita, gaueko 22:30ak arte.

Ergobiko festak ez dira ospatuko aurten, bailarako inguruko herri eta auzoetan gertatu den moduan. Izan ere, Koronabirusa dela eta bertan behera geratu dira festen programazioko ekitaldi eta emanaldiak. Hala ere, Ergobikoek egitarau berezia antolatu dute larunbat honetarako. Egun osoan zehar egiteko ezberdinak izango dira, adin guztietako auzotarrentzat.

Goizeko 11:00etan ipuin kontalariak hasiera emango dio Ergobiko kultur eguna 2020 egitarauari. Gero, Bakean dagona bakean utzi antzezlana izango da, 19:00etan. Mirari Arteaga eta Idoia Torregarai dira ak­to­­re­ak, eta euskara, generoa umo­regai hartuta, euskalkiak, ono­ma­topeiak, amatasuna, gor­puz­tasuna eta kristalezko sa­baia bezalako gaiak landuko di­­­tuz­te emanaldian. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez baz­terrak zirikatzen dituzte, antzezlan honetan. 

Eta egunari amaiera emateko, su festa izango da 22:30etan, Piroteknia Valecearen eskutik. 

Segurtasun neurriak beteko dira emanaldi guztietan
Egunean zehar egingo diren hiru emanaldietan, bizi dugun pandemiak eskatzen dituen se­­gurtasun eta osasun neurri guz­tiak beteko direla baieztatu dute antolatzaileek. «Oso garrantzitsua da tokian tokiko segurtasun neurri eta antolatzaileen gomendioak jarraitzea». Ho­rre­tarako, maskarillen erabilera be­ha­rrezkoa dela gogorarazi dute. Gel desinfektatzailea ere era­man beharko da eta segurtasun distantziak mantendu beharko dira larunbateko emanaldi guztietan. Udalak eta Danak Bat Ergobiko kultur elkarte­ak antolatutako ekitaldiak dira l­arunbatean. Horregatik, jakinarazi dute egindako emanaldi guztiak aforo mugatua izango du­­tela. Horrela, segurtasun neurri guztiak bermatuko direla ziur­tatu dute antolatzaileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!