Dirulaguntzak

Haurren zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak emango dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 18a, 00:00

25.000 euro aurreikusi ditu Udalak 0-4 bitarteko haurrak zaintzeko kontrarazioak egin dituzten herritarrentzat, eta eskaera epea irekita dago. 

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren eraginez haurren zaintza «zaildu» egin dela adierazi du Astigarragako Udalak. Horregatik, hainbat neurri hartzea erabaki dute. Kasu honetan, 0-4 urte bitarteko haurren (udalekuetan parte hartzeko au­ke­ra izan ez duen adin tartea) zain­tza gastua ordaintzeko dirulaguntzak emango ditu Udalak. Horretarako, 25.000 euroko aurrekontua aurreikusi du.

Dirulaguntza hauek 2020ko ekainaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte 0-4 bitarteko haurrak zaintzeko kontratazioak egin dituzten Astigarragako herritarrek eska ditzakete. 

Eskaera egin eta onartua izan den familia bakoitzak kontratazio-gastuaren %50a jasoko du, gehienez ere 500 euroko laguntza arte hileko. 

Salbuespen kasu batzuek %10 gehiago jasoko dute
Salbuespen kasu batzuk aurreikusi ditu Udalak aipatutako ehuneko eta kopuruari gehikuntzak aplikatzeko. %10 gehiago aplikatuko zaie honako kasuei: guraso bakarreko familiei, genero indarkeria biktima direnei, DSBE jasotzen duten titularrak edo onuradunei eta gizarte bazterketa arriskuan dauden per­tsonei.

Eskaerak aurkezteko datuak
Uztailaren 18tik azaroaren 15a bitartean (edo kreditua agortu arte) aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Eta hauek egiteko bi bide daude: telematikoki edo udaletxeko erregistroan. Telematikoki egiteko, udal zerbitzu telematikoen  tresna erabili be­harko da.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!