Udala

1.300 ikustalditik gora izan zituen Udalak prestatutako programazioak konfinamenduan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 15a, 00:00

Miren Gojenola eta Itziar Ituño.

Gehien ikusi zena Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren ‘Koadernoa Zuri’ zan zen, 252 bisitarekin. Gero, ‘Juntos’ eta ‘El Florido Pensil Neskak’ izan ziren, 163 eta 124 ikustaldirekin, hurrenez hurren.

Konfinamendua hasi zenean Astigarragako Udalak online programazioa proposatu zien herritarrei. Astigarragako Udalak online programazioa proposatu zien herritarrei. Koronabirusak derrigortu zuen kultura eskaintzeko beste bide batzuk bilatzea eta modu horretan aurkitu ziren. Gainera, esperientzia oso positiboa izan da eta datu onak utzi dituzte eskaini diren emankizunek. Guztira, haurrei, famiei eta helduei zuzendutako ikuskizunek 1.300 bisita baino gehiago izan zituzten, modu birtualean.
Koronabirusak ekintza kultural asko utzi zituen bertan behera. Hala ere, Astigarragako Udalak proposamen berezia egin zien herritarrei: ekintzak online egitea. Txikienek hainbat astez hamaika ekimen ikusteko eta egiteko aukera izan zuten. Antzeriak, diskofestak, zirku tailerrak, ipuin kontaketak, magoak, sukaldaritza tailerrak, esperimentu eta eskulan tailerrak edota txontxongiloak nola egin ikasi zuten ikustaldi hauetan.
Helduek ere ez zuten aspertzeko unerik izan Udalak prestatutako kultur programazio onlinearekin, zenbait asteburuetan antzerkia egon zelako beraientzat. Arrakasta haundia izan zuen, obra guztiek ikustaldi asko izan zituztelako. 

Helduentzako antzerkiak eta diskofesta izan dira gehien ikusi diren edukiak
Helduei zuzendutako antzezlanek bisita ugari izan zituzten. Gehien ikusi zena Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren Koadernoa Zuri izan zen, 252 bisitarekin. Gero, Juntos eta El Florido Pensil Neskak izan ziren, 163 eta 124 ikustaldiekin, hurrenez hurren.
Umeen kasuan, diskofesta eta zirkua izan ziren gehien ikusitako edukiak. 
Diskofestak 200 bisitari izan zituen, bigarren ekitaldi ikusiena bihurtuz, eta zirkuak, aldiz, 100

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!