Aguiko urbanizazio lanetan bideak asfaltatu eta rotonda amaitzeko lanak ari dira egiten aste honetan Arrobitxulo eta Tranbia kaleetan. Gaur eta bihar margoketa lanak egingo dira kale horietan. Hori dela eta, Arrobitxulo eta Tranbia kaleetako trafikoan aldaketak izango dira, hala nola, trafiko mozketa laburrak eta desbideratzeak egingo dira. Hala ere, jakinarazi dute, ez dutela espero trafikoan eragozen haundirik sortzea.