Udala

Haurren zaintzarako kontratazioak egiteko dirulaguntzak abian, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 12a, 00:00

25.000 euroko dirulaguntza bideratuko du koronabirusak eragindako osasun krisiaren eraginez, haurren zaintza «zaildu» egin delako.

Astigarragako Udalak, haurren zaintzarako kotratazioak egiteko dirulaguntzak emango ditu, izan ere, Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz, «zaildu egin da haurren zaintza». 
Udalaren dirulaguntza hau­ek, 2020ko ekainaren 1etik, aben­du­aren 31ra arte, «0 eta 4 urte bitarteko haurrak zaintzeko kontratazioak egin dituzten Astigarragako herritarrek eska ditzakete».  
Familia bakoitzak kontratazio gastuaren %50a jasoko du, «gehienez ere 500 euroko laguntza arte hileko». Hala ere, salbuespen kasu batzuk aurreikusi ditu Udalak, aipatutako ehuneko eta kopuruari gehikuntzak aplikatzeko. 
Hala nola, guraso bakarreko familiek, %10 gehiago, genero indarkeria biktima direnek %10 gehiago, familia unitateko kideren batek %33tik gorako urritasunen bat badu, %10 gehiago, eta DSBE jasotzen duten titularrak edo onuradunak, gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak, %10 gehiago.

Eskariak aurkezteko, epeak eta tokia
Irekita dago eskariak aurkezteko epea, larunbatean ireki zen hain zuzen, eta azaroaren 15ean amaituko da. 
Eskariak, bi bideetatik egin daitezke. Modu telematikoan, «udal zerbitzu telematikoen tresna erabiliz», eta modu presentzialean, «udaletxeko erregistrora gerturatuz».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!