Aguiko urbanizazio lanengatik trafiko aldaketak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 11a, 00:00

Ostiralera arte iraungo dute eta gaur Arrobitxulo bidea moztuko da.

Aguiko urbanizazio lanetan bideak asfaltatu eta rotonda amaitzeko lanak egingo dira, gaurtik ostiralera arte, eta trafikoan hainbat aldaketa egingo dira. Gaur, Arrobitxulo bidea moztuko da zebrabide altu bat egiteko. Bihar, Tranbia bidea moztuko da biribilgunea asfaltatzeko. Ostegun eta ostiralean margoketa lanak egingo dira.

 

Gaur, Arrobitxulok ez du irteerarik izango

Goizeko 08:00etan Arrobitxulo bidea moztuko da zebrabide bat egiteko, 15:00etan amaituta egotea aurreikusten da. Obrak dirauten bitartean kaleak ez du irteerarik izango eta bizilagunek ibilgailuekin bi noranzkoetan ibiltzeko aukera izango badute ere, arreta eta kontu haundiz egin beharko dute.

 

Tranbia kalea moztuko da bihar eta Aiotzategitik desbideratuko da trafikoa

Tranbia kaleko rotonda asfaltatzen den bitartean kalea moztuta egongo da bihar. Hori dela eta, trafiko guztia Aiotzategi kaletik desbideratuko da.

Autobusak ere Aiotzategi kaletik joango direnez, Erribera plaza aurreko autobus geltokiak ezingo dira erabili, bertan behera geldituko dira.

 

Ostegun eta ostiralean margoketen ondorioz mozketa laburrak

Bi egun hauetan margoketa lanak egingo dira. Hori dela eta, Arrobitxulo eta Tranbia kaleetako trafikoan eragozpenak sortuko dira, hala nola, trafiko mozketa laburrak eta desbideratzeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!