Erribera kulturgunea

Bukatu da postalak aurkezteko epea

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 10a, 00:00

Atzo bukatu zen Erribera kulturgunea inauguratzeko postalak entregatzeko epea. Izan ere, kultur etxe zaharra agurtzeko eta Erribera inauguratzeko proposamena luzatu zuen Udalak: postal batean bi gogoeta idatzi, bi marrazki egin edo bi sentsazio islatzea. Irailaren 12an irekiko ditu ateak kulturgune berriak, eta jaso diren postal guztiekin erakusketa bat egingo da Erriberan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!