Ipuin musikatuak

Ipuin musikatuak gaurkoan, Astarben

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 9a, 00:00

Ume zein helduentzat zuzendutako ekitaldia izango da sagardotegiko terraza, 15:30etan. 

Amelie eta Xirrkituen Jostunak ipuin-musikatua izango da gaur, Astarbe sagardotegian. Sagar Kultur programazioaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta gaurkoa da egingo duten azkena. Atzo Apalatxe taldea izan zen kontzertuan Astarben, baita ere. Gaurko saioa 15:30etan hasiko da, Astarbeko terrazan. Sarrerak 3 euro balio du txikientzat eta 6 euro helduentzat eta eskuragai daude Udaleko webgunean.

Ipuin musikatuak eta sagardotegiko menua

Amelie eta Xirrkituen Jostunak  ipuin-musikatuekin gozatzeaz gain, sagardotegiak e­ki­taldia eta bertako menua e­­rosteko aukera eman du, eskuragai dituen ha­in­bat bonoren bitartez.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!