Emakumeon plaza

Emakumeon plazako urbanizazio lanik haundienak amaitu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 9a, 00:00

Zabalik da jada Emakumeon plaza, martxoan hasi ziren berritze lanak ia guztiz bukatu dituztelako. 

Joan den martxoan hasi ziren Emakumeon plaza berritzeko urbanizazio lanak, eta aurreikusi­tako epean bukatu dute. Dagoeneko urbanizazio lanik handienak amaitu direlako, joan den ostiralean zabaldu zuten plaza. Hala ere, «estalpea eta murala urrian amaituko dira eta bitartean itxitura batek inguratuko ditu», adierazi dute.


Zenbait moldaketa, auto eta oinezkoentzat

Tomas Alba kaletik Gal­tzaur kalera doan bi­dea eta aparkalekuak za­baldu zaizkie ibilgailu­ei. Gainera, Lanberri ka­letik Pelotari kalera doan bidea ere zabaldu da. 

Bestalde, Tomas Al­ba ka­letik Errekatxo­ra doan bidea itxita ge­ra­tuko da, aurrerantzean oi­nez­koentzako i­zango delako gune hori. Horregatik, Errekatxo kaleko a­tzealdeko bide eta a­parkalekura Lanberri ka­­letik sartu beharko da, azken hilabeteotan be­zala. 
Eta azkenik, Emakumeon plazarekin  el­kartu dira oinezko ardatz batean inguruan dauden hiru plazak: Sa­gardo, Jo­seba Barandi­aran eta Pentagono plazak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!