Kontzertua

Apalatxe taldea Astarben izango da

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 8a, 00:00

Kontzertua egingo dute sagardotegian gaur, 22:30etan. Bihar ere, ipuin-kontaketa izango da. Sarrerak Udaletxeko webgunean eskura daitezke. 

Udako plangintza berezia antolatu du Astigarragako Udalak Astarbe sagardotegiarekin batera. Gaur Apalatxe taldea izango da kontzertuan eta bihar, berriz, heldu zein umeentzako ipuin musikatuak izango dira: Amelie eta Xirrikituen jostunak. Biharkoa 15:30etan hasiko da. Sarrerak Udaleko webgunean adierazitako esteka batean eskuratu daitezke. Antolatzaileek adierazi dute eguraldi ona izanez gero terrazan izango direla ektialdiak. Bestela, sagardotegi barruan egingo dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!