Udalekuak egingo dira abuztuan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 6a, 00:00

Bertan behera gelditu ziren udako ekintza guztiak. Hala ere, Udalaren baimenarekin udalekuak egitea erabaki du Xaguxar aisialdi elkarteak.

Koronabirusa dela eta udaleku irekiak bertan behera uztea ez, baina osasun neurri batzuekin egitea erabaki zuen osasun sailak. Hala ere, kasu positibo gehiago detektatu ziren momentuan, udalekuak suspenditzeko agindua egon zen.

Orain, ordea, malgutasuna eman ditete udalei, beraien ardurapenak eta erantzukizuna hauena izanik, udalekuak antolatzeko. Horregatik, Xaguxar aisialdi elkarteak udaleku irekiak egitea erabaki du, abuztuko hilabete osoan zehar.

Bi txanda izango dira

Udalekuak bi astetan banatu dituzte. Lehenengoa abuztuaren 3tik 14ra bitartean egingo da eta bigarrena hilaren 17tik 28ra. Azaldu dute, egoera dela eta talde «txikiagoak eta finkoagoak» egingo dituztela, eta segurtasun neurriak hartuko dituztela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!