Herri Eskolan hobekuntzak egingo dira, 55.000 euroko aurrekontuarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 6a, 00:00
Herri Eskolan mantentze eta hobekuntza lanak egingo dituzte abuztuan.

Herri eskolako zuzendaritza taldeak hobekuntza lanak proposatu ditu eta Udalak, udako oporrak aprobetxatuz, abuztuan egingo ditu lan horiek.

Udako oporretan konpontze eta mantentze lan ugari egiteko a­pro­betxatzen dute herriko elkar­te edo eskoletako eraikin as­kotan. Abuztua hilabete lasa­ia izaten da eta horregatik, Astigarragako Herri Eskolakoek ins­talakuntzetan zenbait moldaketa egitea erabaki dute.

Udalak 55.000 euro bideratu ditu mantentze eta hobekuntza lanak egiteko. Horrela, aurrekontu honekin asko dira egingo dituzten aldaketak. Informatikako ikasgela gela txikietan banatuko da (3 gela eta 2 biltegi), eta ordenagailuak liburutegian jarriko dira. Gainera, haur hezkuntzako bi geletan leihoen ordez ateak jarriko dira. Horrela, patio txikira irteera zuzena izango dute eskolako txikienek.

Bestalde, Herri Eskolako pasabideetan LED argiak jarriko dira eta azkenik, zenbait margoketa-lan egingo dira eskolako geletan, instalakuntzen itxura hobetzeko.

 

Higienea mantentzeko aldaketak egingo dituzte

Hobekuntza lan horiez gain, bestelako aldaketak ere egingo dituzte. Izan ere, Udalak jarritako aurrekontu honekin, komunetako kaniletan sentsoreak jarriko dira eskolan. Horrela, irakasle eta ikasleek ez dute eskuekin iku­tzeko beharrik izango. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!