Kultur Etxeari agurra egingo diote

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 4a, 00:00

Orain arteko Kultur Etxea agurtzeko eta Erriberari  ongietorria emateko, herritarrei proposamena zabaldu die Udalak.

Erribera kulturgunea irailaren 12an inauguratuko da. Horregatik, orain arteko Kultur Etxeari «merezi duen agurra eta Erriberari merezi duen ongietorria» emateko, proposamen bat luzatu du Udalak: postal batean bi gogoeta idatzi, bi marrazki egin edo bi sentsazio islatzea. Horretarako, «Agur Kultur Etxea» esaldiari erantzun beharko zaio batean, eta «Kaixo Erribera» esaldiarekin bestean.

Gainera, jasotzen diren postal guztiekin erakusketa bat egingo da Erriberan, irailaren 12tik aurrera ikusgai egongo dena.

 

Igande honetan bukatuko da postalak uzteko epea

Etxe bakoitzera postal bana bidaliko da. Hala ere, herritar guztiek beraien postala izateko, eskuragarri jarriko dira Udaletxean, Kiroldegian, Kultur Etxean eta herriko zenbait saltokitan. Bestalde, postalak utzi daitezke aipatutako lekuetan, edo kaleko postontzietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!