Turismoa

Urumea ibaiaren sekretuak eta sagardoaren kultura ezagutzeko aukera eskaintzen du ostiralero Petritegik

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 3a, 00:00
Kanoekin egiten da ibilbidea Urumean zehar.

Kanoan nabigatu daiteke 7 urtetik gorako lauko taldeetan eta ondoren sagardotegiko menuaz gozatu daiteke sagardotegian bertan.

2020 urte berezia da osasun krisiak sortu dituen eragozpenak medio eta turismoa da ekonomia aldetik kalte izugarria jasan duen sektorea. Jende askok oporrak bertan igarotzea pentsatu du, kanpora irten gabe eta bertan ere aukera zabala dago inguruko txokoak eta esperientzia berriak ezagutzeko. 
Petritegi sagardotegiak, Sagardoa Route eta arrauning-ekin batera, martxan jarri ditu udara honetan hainbat ekintza bailaratik mugitu gabe turismoa egiteko. honela ostiralero Urume ibaian kanoan nabigatzea proposatzen du.
Gipuzkoar askorentzat ezezaguna den ingurune naturaletako bat Urumea ibaiaren behealdea da. Petritegik 'sagardoaren ibaiaren' lekurik sekretuenak aurkitzea proposatzen du. Antzinatik Astigarraga eta Donostia lotu dituen ibai-bidea da eta ibilaldi erosoa kanoan, ibaiaren historia, baserriak eta fauna ezagutzeko, Unai Elizasuren eskutik. Eta indarrak berritzeko, menua prestatzen dute Petritegin.
Gutxieneko lau pertsona behar dira taldea osatzeko eta 7 urtetik gora izan behar du. Irteerak ostiralero, 11:00etan,  egiten dira Loiolan (Aralar Mendia kalea, 44) eta euskera eta gaztelaniaz ematen dira azalpenak. Jardueraren prezioa: 43,50 euro da  helduentzako eta 27 euro 7 eta 14 urte bitartekoentzako. Informazio gehiago: www.petritegi.eus webgunean lortu daiteke eta erreserbak 943 45 71 88 telefonoan eta reservas@petritegi.com  helbidean egin daitezke. 

Bisita gidatuak sagardo-upategira
Beste aukera bat ere badago sagardoa munduaz ikasteko. Petritegik Astigarragako sagardogintza eta euskal gastronomia ezagutzeko modua eskaintzen du upeltegira bisita gidatuak eta sagardotegiko menuaren dastatzea uztartuz. Gipuzkoako milaka urteko tradizio horren sekretuak ezagutu daitezke, sagar eta sagastien lanketaren aberastasun natural eta kulturala eta euskal sagardoaren aukera berriak ikusiaz. Petritegiko gidari adituek laguntzen dute. Jarduera honen prezioa 14 euro eta 39 euro artean dago bisita-motaren arabera. Taldeak bi eta 12 pertsona bitarte behar dute izan, Bisita motaren arabera. 
Ordutegia: bisita motaren eta hizkuntzaren arabera da eta euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez izan daiteke.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!