Uztaila eta abuztuan zehar SagarArtek arte eszenikoen sektoreari laguntza bota nahi dio eta horretarako, kulturarentzako gune seguru bat sortu dute Astarbe sagardotegian. Sagar Kultur kulturgunea sortu da eta gaur, 22:30etan Anai herriko musika taldeak kontzertua eskainiko du Astarbeko terrazan. Aukera dago ekitaldia bakarrik ikusteko edo baita ekitaldia eta menuaz dastatzeko.