Santa Anako topa udaletxean egin dute sagardogile eta elkarteek

Kultr elkarte, sgardogile eta alkatea topa egiten areto nagusian.

Kultur eta sagardogile ordezkariekin elkartuta, Xabier Urdangarin alkateak «eskerrak» eman zizkien igandean bertaratutako guztiei.

stigarragako alkatea, sagardogileak eta herriko kultur taldeetako ordezkariak, 45. Santa Ana egunaren alde topa egiteko elkartu ziren igandean Astigarragako Udaletxean. Santa Ana egunerako prestatutako bideoa proiektatu ostean, aurtengo edalontziaren marrazkiaren egile nahiz sare sozialetako zozketaren irabazleari beren sariak banatu eta topa egin zen sagardoaren kulturaren alde.
Aurten ez da urteroko sagardo dastaketarik izan Foru Plazan baina Euskal Herriko Sagardo Egunik zaharrena denari omenaldi xume bat egiteko topa berezi bat ospatu zen Astigarragako Udaletxean.
Bertan izan ziren besteak beste, Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea, sagardogileak (Alorrenea, Astarbe, Etxeberria, Gartziategi, Gurutzeta, Lizeaga, Mina, Oialume Zar, Petritegi, Rezola, Txopinondo eta Zapiain) eta herriko kultur taldeetako ordezkariak (Astigar, Aurrera Mutilak, Gure Izarra, Goldea Herri Kirol Batzordea, Harituz Astigarraga, Mundarro Kirol Elkartea, Norberto Almandoz Musika Eskola, Xagu Xar Aisialdi Taldea eta Zipotza Kultur Elkartea).

Txemi Valdecantos-ek jaso zuen edalontziaren irudi lehiaketako 400 euroko saria
Alkateak eskerrak eman zizkien bertaratu ziren guztiei eta aipamen berezia egin zien Astigar eta Zipotza elkarteei 1976an Sagardo Eguna ospatzeko ideia asmatu eta urte askotan zehar aurrera eraman izanagatik.
Jendearen parte-hartzea sustatzeko, aurten Santa Anako sagardo edalontzirako irudi lehiaketa ospatu zen maiatza-ekaina bitartean eta epaimahaiak aukeratutako marrazki irabazlea Txemi Valdecantos-ena izan da, 400euroko saria jaso zuelarik. Bestalde, sare sozialetako zozketaren irabazle izan den Luis Calvete herritarrak bere sagardo lotea jaso zuen.
Aurten Astigarragako 45garren sagardo dastaketaz etxean gozatzeko sagardo lote bereziak prestatu dira eta festa etxeetatik haratago zabaltzeko asmoz, familiartean zein lagunartean egindako sagardo dastaketen argazki lehiaketa bat martxan jarri da sare sozialetan, argazki esanguratsuena atzo zen jakitera ematekoa.
Santa Ana eguneko bideoa Astigarragako udaleko webgune nahiz sare sozialetan dago ikusgai: https://www.astigarraga.eus/eu/-/santa-ana-eguneko-toparen-bideoa.