Uztaila bukaerara arte egongo da eskuragarri, Astigarraga Aldizkaria

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 25a, 00:00
Astigarragako aireko argazki hau ageri da, aurtengo Aldizkariaren kontrazalean.

Aldizkaria izaten ari den harrera ona ikusita, ohiko dendetan mantentzea erabaki dute koordinatzaileek.

Uztailaren 10ean kaleratu zuten, Astigarraga Aldizkariaren 39garren edizioa; eta ordutik dago eskuragarri, herriko ohiko dendetan: Goxua, Valella eta Uru­mea Berriko Ogi Berri okindegi­etan, eta Ainhoa elikagai dendan.

Eta Aldizkaria koordinatzen duen taldeak jakinarazi duenez, bertan mantenduko dute, uztailaren bukaerara arte, «ikusita Astigarraga 2020 Aldizkaria hain harrera ona izaten ari dela».

Bide batez, azpimarratu nahi izan dute, «herritarrei aukera zabala» ematen zaiela, «gizarte-hez­kuntzaz eduki ugariko dokumentu historiko-kultural hau es­kuratzeko, gure udalerrian 40 urte beteko dituena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!