UDALA

Gaur, bihar eta etzi, ordutegia murriztuko dute Astigarragako tabernek

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 24a, 11:02

Asteazkenean, Astigarragako Udala, herriko tabernariekin bildu zen, Santio Jaietako nerruak zehazteko. Erabakietako bat, tabernak 02:30etan ixtea izan da, besteak beste.

Hainbat erabaki hartu zituen Astigarragako Udalak, herriko tabernariekin batera. Erabaki zuten, Santio Jairik ez dela egingo, da Santio Jairik
«Kultur ekitaldi batzuk egingo dira, egunez eta aforoa eta prebentzio neurriak betez. Nolanahi ere den, jakitun gara familian eta lagunartean bazkari eta antzeko ospakizunak egingo direla. Ospakizun horietan prebentzio neurriak zorrotz bete behar ditugu, osasunagatik eta ardura
kolektiboagatik». 

Era berean, aipatu dute «taberna eta jatetxeetan ere prebentzio neurriak bete behar ditugu. Ostalaritzako sektorea ahalegin handia egiten
ari da, herritarroi zerbitzua emateko hartu beharreko neurri guztiak zaintzen eta betetzen eta bezeroon laguntza behar dute gauzak txukun egiteko. Gogoan izan, musukoa erabili (soilik kendu jateko edo edateko unean), 10 lagun baino gehiagokotaldeetan ez elkartu, eskuak sarri garbitu, tabernetako eta terrazetako aforoa errespetatu...»

Eta horrez gain, ordutegia ere zehaztu dute, izan ere, gaur, bihar eta etzi, «tabernak eta terrazak 02:30etan ixtea». (terrazak 02:30erako bilduta egongo dira).

Hau guztia kontutan hartuz, Astigarragako Udalak, zentzuz jokatzeko eskaera luzatu du, «bizi dugun egoerak planak aldatu eta
moldatzea eskatzen du, betiko jaiak ahaztuta. Denon ahaleginarekin lortu behar dugu egun hauetan gozatzea, baina segurtasunez eta
osasuna zainduz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!