Hainbat zita, sagardoarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 22a, 00:00

Ostiraletik igandera izango dira emanaldi eta otordu bereziak, Astarben; eta igandean, Santa Ana eguna ospatuko dute etxeetan.

Sagardoarekin lotuta, hainbat zita jarri dituzte datozen egu­netan, Astigarragan. Ostirale­an, bertso jaialdia eta afari-merienda egingo dute Astarbe sagar­dotegian, Sagardoak elkartzen gaitu ekimenaren barruan. Ma­ialen Lujanbio eta Agin Laburu ariko dira, 18:30etan; eta sarrerak badaude oraindik, 25 euroan, sagardoa.eus eta bertsosarrerak.eus webguneetan. Menua ere, jakinarazi dute: Basatxerri urdaiazpiko pintxoa, bonito taloa, Cod chowder bakailu krema, txuleta pintxoa, euskal gazta taula, eta Astarbe sagardoa, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraduna.

Larunbatean, berriz, Kilimak taldearen kontzertua izango da Astarben, 15:30etan; eta igan­de­an, Bakean dagoena bakean utzi.
Eta igandean bertan, Santa Ana eguna etxean ospatzera deitu dituzte herritarrak. 12:00etan bideoa zabalduko dute Udalaren webgunean eta sare sozialetan; eta pack bere­ziak prestatu dituzte eguna ospatzeko, eskuragarri Sagardoetxean eta herriko hainbat establezimendutan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!