UDALA

Aurrekontu partehartzaileetako galdeketa, bihar itxiko da

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 20a, 00:00
Bihar itxiko da aurrekontu partehartzaileen galdetegia.

Astigarragako Udalak 210.000  eroko aurrekontua, herritarren esku utzi du, aurrekontu partehartzaileekin. Eta bihar izango da galdetegian parte hartzeko azken eguna.

Aurrera doa Astigarragako Udala, martxoan martxan jarri zen aurrekontu partehartzaileen prozesuarekin, eta jadanik azken «txanpara» heldu da. Bertan parte hartzeko, galdeketa bat jarri zuten abian uztailaren 13an, eta bihar itxiko da. 
Gainera, bozketan parte hartuko dute, 2020ko urtarrilaren 1ean, Astigarragan erroldatuta dauden, eta 16 urte edo gehiago dituzten pertsonak. Galdeketa honetan, onartutako proposamenen zerrendatik «lau hautatu ahal izango dira gehienez». Emaitzaren arabera, aurrekontu partehartzaileetarako ezarritako 210.000 euroak «agortu arte esleituko dira kredituak» boto gehien dituen proposamenetik hasita. 
Modu telematikoan egin daiteke galdeketa, Astigarragako udalaren webgunearen bidez, edo presentzialki ere egin daiteke. Gaur eta bihar mahaiak jarriko baitituzte, «telematikoki parte hartzeko zailtasunak dituztenentzat». Gaur, Norberto Amandoz plazan egongo da mahaia, 12:00etatik, 13:30etara, eta bihar berriz, Ergobia plazatxoan, 12:00etatik 13:30etara.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!