27.000 euro baino gehiago saldu dira Astigarragako deskontu bonuetan, «bertako kontsumoa bultzatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 18a, 00:00

Deskontu bonuen kanpaina jarri zuen martxan uztailaren 1ean, Astigarragako Udalak, «bertako kontsumoa bultzatzeko asmoz». Eta jadanik pasa diren bi aste hauetan, 27.000 eurotik gora saldu dira bonuetan.

Uztailaren 1ean eman zitzaion Deskontu bonuen kanpainari hasiera, Astigarragan. Kanpaina honekin, Astigarragako Udalaren asmoa zen, «herri eta bertako kontsumoa bultzatzea». Bi aste igaro dira, kanpaina hasi zenetik, eta Astigarragako Udalak, bi aste hauetako balorazioa egin du eta jakinarazi du, «27.000eurotik gora saldu direla bonuetan». Abuztuaren 31n amaituko da bonuak erosi eta erabiltzeko epea, beraz Udalak azaldu du, «oraindik ere badagoela aukera bertako kontsumoa berpizten laguntzeko» eta herritarrak animatu nahi ditu.

«Bonuen erosketa anitza»
Aipatu moduan, bertako kontsumoa  bultzatzeko deskontu kanpainak, bi aste bete ditu, eta Udalak dio «deskontu bonuen erosketak anitzak izan dira, establezimendu mota ezberdinetan egin dituzte herritarrek erosketak».
Eta gainera, hainbat establezimenduetako bonuak agortu dira, hala nola, Alorrenea sagardotegia, Ezpela naturdenda, Habian interiorismo eta Ipintza sagardotegia. Horien artean, %20eko deskontua dute establezimenduak aurkitu daitezke «alarma egoeran itxita egon direnak» hain zuzen, eta zure ondoan komertzioak «deskontua euren kaxa jarri dutenak» aurki ditzakegu.

«Hamaika establezimduk 1.000 euro baino gehiagoko salmentak izan dituzte deskontu bonuetan, eta bi 3.000 eurora iritsi dira gainera»


Horrez gain, Astigarragako Udalak, azpimarratu nahi izan du, hamaika establezimenduk 1.000 euro baino gehiagoko salmentak izan dituztela bonuetan, eta horietako bi 3.000 eurora iritsi direla. Horrekin batera, Udalak, eskerrak eman nahi ditu, «herritarrak zoriondu nahi ditugu, bertako kontsumoa bultzatzeko egiten ari diren lanagatik.
Deskontu bonu hauek, abuztuaren 31ra arte egongo dira eskuragai, guztion.astigarraga.eus/azoka helbidean, eta establezimenduetan bonuak erabiltzeko epea ere hori bera izango dela aipatu du Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!