Landare inbaditzaileak kentzeko, auzolana

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 11a, 00:00
Argazkia: Haritzalde Naturzaleen Elkartea

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak deituta, auzolana egingo dute datorren asteazkenean, landare inbaditzaileak kentzeko. Kontxa Etxeberria plazan elkartuko dira, arratsaldeko 18:00etan, eta ibai parkeko landare inbaditzaileak kenduko dituzte: panpa, buddleja eta akazia. COVID-19a dela eta, izena eman behar da aldez aurretik, parte hartu ahal izateko: 609 420 438 eta 900 110 111 telefonoetan, haritzalde@haritzalde.org emailean, edo bere Facebookean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!