UDALA

Martxan da 'Guztion Astigarraga', «herriko merkataritza bultzatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 10a, 00:00
Xabier Urdangarin eta Jaione Irazu, Guztion Astigarraga programako lokal huts baten aurrean.

Garatzen jarraitzen du 'Guztion Astigarraga' Astigarragako merkataritza berraktibatzeko programak, eta Udalak azaldu du martxan jarriko dela «erdigunean kokatzen diren lokal hutsen poltsa publikoa». 

Astigarragako Udalak, Guztion Astigarraga merkataritza berraktibatzeko, programa garatzen jarraitzen du. Proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak eta Jaione Irazu, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko teknikariak, pasa den asteazkenean egin zuten aurkezpenean. Bertan, alkateak jakinarazi zuen, asmoa dela «bertako merkataritza bultzatzea». Astigarraga «asko hazi da, etxe berri asko egin dira», baina kaxkoan,  «lokal huts asko daude, eta gure kezka hori zen, honi nola eman irtenbidea». Urdangarinek gaineratu zuen, asmoa dela jendeak lokal hutsetan negozioak martxan jartzea. 
Garatzen ari diren programa hontaz gain gainera, 2020ko edizioan martxan jarriko da, «erdigunean kokatzen diren lokal hutsen poltsa publikoa». 
Aipatutako poltsa publiko hau https://guztion.astigarraga.eus/lokalkomertzialak/ atarian kokatuta dago eta Jaione Irazuk azaldu zuen, gune horren helburua izango dela «itxita dauden lokal horiek berraktibatzea lokal bat bilatzen dabilen ekintzaileari informazioa eskainiz». Harremanetan jarri da Astigarragako Udala lokal hutsen jabeekin, eta  jada aipatutako webgunean daude ikusgai lokal hutsak, «bakoitzak fitxa bat dauka hainbat informaziorekin, eta nahi duguna da, jendeak ikustea lokal hauek eskuragai daudela, eta norbaitek negozioa jarri nahi izanez gero, hortxe duela aukera». 

Binilo eta argazkiak, erakusleihoetan
Kale mailan eta lokal horien erakusleihoetan ikur bereizgarri bat topatu daiteke, «ikusgarriak dira gainera». Bertan agertzen den estekaren bidez momentuan bertan kontsultatu ahal izango dira  «lokalaren argazkiak, planoak eta gainontzeko ezaugarriak». 
Lokal hauen aktibitatea e–rrazteko asmotan, Astigarragako Udalak, diru laguntzak emango ditu, «dagoeneko zabalik dago proiektu bat ezartzeko merkataritza ekintzailetza dirulaguntzak eskatzeko epea». Diru laguntza hauek, besteak beste, lokalaren gastuetan laguntzeko izango dela azaldu du Udalak, «azkenean lehendabiziko urratsak zailak izaten dira, hasierako obrak, egokitzapenak, mol—daketak...» eta urrats horietan laguntza ematea dute helburu dirulaguntza hauek. «4.000 euro bitarteko dirulaguntzak dira, eta eskatzaileren egoeraren arabera, %30 eta %50artean finantzatuko da». 

«4.000 euro bitarteko dirulaguntzak dira eta eskaintzailearen egoeraren arabera, %30 eta %50 artean finantzatuko da. Hala ere, guzti honen berri webgunean topatu ahal izango da»

Dirulaguntzak eskatzeko e­pe­a, aza­roaren 30ean amaituko da. Momentuz, «12 lokal atxikitu dira programara». Guzti ho­nen berri, aipatutako webgunean topatu ahal izango da. 
Webgune honetan gainera, gida bat dago, proiektua ezartzeko egin beharreko tramitazioen inguruko informazioa topatuko du interesdunak. «Negozioa martxan jarri nahi duenak, kalkuluak eta azterketak egiteko balio du. Internetez egin daiteke, eta bertan zure negozioa nondik nora eramango duzun zehaztu dezakezu». Honez gain, Astigarragako Udalak, aholkularitza zerbitzua eskainiko du, «tartean zalantza asko sortzen direlako, eta hortan laguntzeko da aholkularitza». 
Bitartean, kale mailako itsura hobetze aldera, eta lokal horien inguruko interesa pizteko bereizgarriez gain, aipatutako binilo apaingarriak jarri ditu Udalak, «binilo horiek Astigarragan zehar ateratako argazkiekin osatu dira eta horien bitartez komertzio txikiaren aldeko kanpaina landu nahi izan dugu». 

Doako parte hartzea
Udalak gehitu du, lokala aktibatzeko interesa duten jabeek webgunean dagoen galdetegia betez, edota udalera deituz egin ahal izango dutela eskaera, «eta programan parte hartzea erabat doakoa» dela ere azpimarratu dute Urdangarin eta Irazuk. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!