Berdintasuna

Indarkeria matxistaren aurkako seinaleetan egindako pintadak salatzeko, elkarretaratzea atzo

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 4a, 00:00

Berriro ere 'Astigarraga indarkeria matxistaren aurka' dioten seinaleetako batean pintada bat egin da. Hau salatzeko asmotan, atzo arratsaldean kontzentrazioa antolatu zuten 

Ekaina hasieran, Astigarragako Udalak, indarkeria matxistaren aurkako seinaleak jarri zituen herriko hiru sarreretan. 

Duela bi-hiru aste lehenengo pintadak agertu ziren, seinaleetako «hitzak estaliz», eta ekainaren 27an, berriro ere pintadak agertu dira. Hau salatzeko, atzo konzentrazioa antolatu zuten Astigarragako Aztifemiek arratsaldeko 19:00etan, eta jende mordoak egin zuen bat elkarretaratzearekin. 

Astigarragako Udalak jakinarazi du, horrelako ekintzak erabat gaitzesten ditutela, «eta horrelakoek ez dute indarkeria matxistaren aurka egiten dugun lanean eragingo ez desbideratuko ere». Horrez gain, azaldu dute, lanean jarraitzeko beharra dagoela, «are eta gehiago adostasun sozial haundia dagoen horrelako mezu baten aurkako adierazpenak sortzen badira». Udalak argi utzi du, gehiengoak bezala, «berdintasunean eta aske bizi diren herritarren  herria» nahi duela, eta hori lortzeko, lanean jarraituko duela buru-belarri.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!