Gaur ere aukera, artelanetarako

Kronika - Erredakzioa 2020ko uztailaren 2a

Erribera kultur etxe berria inauguratzen denean, erakusketa jarri nahi dute bertan, Astigarragako haurrek konfinamendutik gaur arte egindako artelanekin. Eta horiek entregatzeko, gaur jarri dute beste hitzordu bat: Erribera kultur etxean bertan (Kontxa Etxeberria plaza) egongo dira lanak jasotzen, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!