Bihar irekiko da Astigarragako igerilekua, aforoa mugatua izango du eta aurrez hitzordua eskatu behar da

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 30a, 00:00
Aurtengo egoera ikusita, ez dira igeriketa ikastaroak egingo.

Ateak irekiko ditu bihar Astigarragako igerilekuak, zenbait segurtasun neurri eta baldintzekin. Aforoa mugatua dela jakinarazi du Udalak, eta gainera, aurrez hitzordua eskatu beharko da «lursailaren erreserba egiteko».

Bihar zabalduko da Astigarragako igerilekua, zenbait segurtasun neurri eta baldintzekin. Gainera, aforoa mugatua izango da, eta jadanik irekita dago hitzordua eskatzeko epea, «lursailaren erreserba egiteko». Astigarragako Udalaren webgunean dagoen aplikaziotik eskatu daiteke hitzordua.

Aipatu moduan, igerilekuko ateak ireki dituzte, baina egungo egoera kontutan hartuta, hainbat baldintza ezarri dituzte, segurtasuna bermatzeko.

Igerilekura joan aurretik, lur­za­ti bat erreserbatzeko hi­tzor­du­a es­ka­tu behar da udaleko web­gu­­nean dagoen aplikazioaren bi­­dez, «lurzatiaren erreserbek 3 orduko iraupena izango dute». Eta bi motatako erreserbak egongo dira; indibidualak (pertsona ba­k­arra) eta familiarrak (2-5 per­tso­na).

Igerilekuaren gehieneko edu­­­­­ki­­­e­­­ra mugatuko da, hori dela eta, igerileku txikian soilik 4 urte bitarteko haurrek egon ahal izan­go dute. Udalak azaldu du, 5 eta 8 urte bitartekoek ige­rile­ku haun­di­­an egon be­har­ko dutela, heldu ba­tekin. Ho­rrez gain, igerileku txikian 12 per­tso­na sartu dai­tez­ke, eta haundian be­rriz 93.

Igerilekuko aldagela eta armairuak ezin izango dira erabili, itxita egongo baitira. Hori horrela, Udalak gomendatu du «beharrezkoa dena soilik eramatea».

Aurten gainera, ez da igeriketa ikastarorik izango, egoerak hala behartuta. Eta 12 urtetik beherako haurrek, heldu batekin joan be­har­ko dutela azaldu du Udalak.

 

Hainbat segurtasun neurri, Covid-19a dela eta

Astigarragako Udalak, hainbat neurri ezarri ditu, herritarren eta bertako langileen segurtasuna bermatzeko, eta honakoak dira, besteak beste; «Co­vid-19aren sintomak iza­nez gero, ez etorri». Kiroldegira sar­tzeko de­sin­fek­zio neurriak bete. Sarrera eta irteerako ja­rrai­­bideak errespetatu. Se­gur­ta­­sun dis­tan­tzi­ak mantendu. Mas­­­ka­­ri­larekin sar­tu behar da instalazioetan, hala ere, ige­ri­le­ku esparruan ez da de­rri­go­rrez­koa erabiltzea, «bal­din eta 1,5 metroko distantzia man­ten­­­tzen bada». Ez partekatu ob­jek­tuak beste per­tsonekin. Zain­­­du adingabeak baldintzak bete ditzaten eta beste erakunde ofi­zia­lek emandako osasun-neu­rr­iak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!