ODOL EMATEA

35 odol poltsa bete zituzten Astigarragako odol emaileek

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 26a, 00:00
Segurtasun neurriak betetzeko Herri Eskolako areto nagusian egin zen odol ematea.

Astigarragako Odol Emaile elkartetik eskerrak eman nahi dizkie odola ematera gerturatu ziren guztiei, baita deialdia zabaltzen lagundu zutenei ere. Erantzuna primerakoa izan zen. «40 odol emaile behar ziren, eta erronka bete genuen. Gerturatu zineten guztietatik, azkenean 35 odol poltsa lortu ziren, beraz Astigarragak espektatibak bete ditu». Deialdi berezia zen, aldaketekin,  hurbildutakoen iritziak jaso zituzten eta trasmitituko dituzte hurrengo deialdietarako kontutan izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!