Astigarragako haur parkeak dagoeneko zabaldu dira. Asteazkenetik erabili daitezke, baina horretarako jarraibide zehatzak bete behar dira.
Haur parke bakoitzaren aforoa honela mugatuko da: pertsona bakoitzeko 4 metro karratu. Haur parke bakoitzean kartel bat jarriko da, aforoa zenbatekoa den zehazten duena.
Haur parkeen garbiketa egiteko Udalak garbiketa-zerbitzua indartu du. Garbiketa lanak egiteko produktu homologatuak eta egokiak erabiliko dira, batetik, produktu horien desinfekzio maila kontuan hartuta eta, bestetik, haurrek erabiliko dituztela kontuan hartuta. Garbitzen ari diren momentuan ezin izango da parkea erabili.
Aforoa mugatua denez, haur parkean jendea zain dagoela ikusiz gero txandak egin behar dira.
Gurasoei eta haurren ardura dutenei arduraz jokatzeko eta aforo-mugak eta gainerako jarraibideak errespetatzeko eskatzen die Udalak. Haur parkeekin batera, Urumea kaleko kantxak ere zabaldu dira.