Berdintasuna

Hileko azken ostiraletan, Aztifemiekin zita

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 24a, 00:00

Aste honetatik aurrera, hileko azken ostiralero elkartuko dira Aztifemiak, Astigarrako emakumeak. Hainbat gai landuko dituzte bertan: emakumeen ahalduntzea, patriarkatua, sexualitatea eta gorputzarekin zerikusia duten gaiak. Ostiral honetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean bilduko dira, herri eskolako aretoan. Diote,  «errespetuzko, entzuteko eta umore oneko» giroa izango dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!