Gaztelekua

Nerabeen gurasoekin bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 24a, 00:00

Astelehenetik aurrera udako ekintzak hasiko ditu gaztelekuak. Ziurtatu dute «osasun eta higiene neurri guztiak bermatuak egon daitezen» errespetatzeko egokitze plan propioa burutu dutela. Gainera, asteazkenean 18:00etan parte hartuko duten nerabeen gurasoekin bilera informatiboa egingo dute, kultur etxe zaharrean. Gurasoek aldundiak eskatutako dokumentu batzuk ere sinatu beharko dituzte, beraz, «garrantzitsua da bertaratzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!