Festak

San Joan sua bertan behera, aurten

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 22a, 12:02
Ezinezkoa izan da aurten San Joan sua ospatzea.

San Joan bezperako sua eta ohiko ekitaldiak bertan behera utzi behar izan ditu Udalak, Covid- 19aren egoeraren ondorioz.

Koronabirusa dela eta Astigarragakoek ezin izango dute urteko gau berezienetarikoa ohi bezala ospatu. Izan ere, aurten Udalak San Joan bezperako sua suspenditzea erabaki du. Diote, «bizi dugun egoera honetan, aforoa eta gomendatutako distantzia soziala kontrolatzeko zailtasunak direla», eta horregatik bertan behera geratu dela aurtengoa.

San Joan bezperako suaz gain, ohiko ekitaldiak ere ez dira ospatuko. Diote, «pena haundiz» hartu dutela erabakia, baina aurten egun horretarako ezin izan dutela «ezer berezirik antolatu herrian». Beraz, aurten beste modu batera ospatuko dituzte astigartarrek festak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!