Berdintasuna

Emakumeon plazako muralerako argazki saioak amaitu dira 140 partaiderekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 22a, 00:00

Amaitu dira Emakumeon* Plazako murala osatzeko egin diren argazki saioak. Partaidetza ikaragarria izan da, guztira 140 partaide egon dira egindako 14 saioetan. Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkie parte hartu duten emakume* guztiei. «Pena haundiz partaide batzuk argazki saioetara ezin joan utzi ditu aldaketak». Astigarragako Emakumeon* plaza herriko emakume* guztiek osatzen dute, argazkietako irudietan azaldu edo ez. Argazki saioak amaitu badira ere, Emakumeon* plazako eraikitze-lanek aurrera jarraitzen dute. Udalaren asmoa aurrerago elkartu, ateratako argazkiak ikusi, partekatu eta partaide bakoitzak bere oroigarria izatea da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!